euskalsex

11-12-13 de abril de 2008 - Pabellón Euskalsex (junto a la gasolinera) - MEGAPARK (Barakaldo)
2008ko apirilak 11-12-13 - Euskalsex Pabiloia (gasolindegiaren ondean) - MEGAPARK (Barakaldo)

Hasiera| Erakustegiak| Boulevard erotikoa| Artista gonbidatuak| Sexua zuzenean| Transposeituak| Kastingak| X zinema| Ekintzak| Tailerrak| Txapelketak| Kontzertuak| Aurkezpenak| Arte erotikoa| Kontakizun erotikoen txapelketa| Nola heldu| Sarrera - ordutegiak| Prentsa eta Akreditazioak| Harremanak| Banner trukaketa| Link lagunak| Idaztoki atzealdea|
AURKEZPENAK

“MARRANAS CON GANAS”
ORAIN EUSKARARA BIKOIZTUA

marranasPasa den urtea saiatu ginen baina ezinezkoa egin zitzaigun. Aurten, ordea, lortu dugu! “Marranas con Ganas” (Carlos Resa, 2003) euskarara bikoiztu dugu, Euskadin filmatu zen lehen pelikula pornoa hain zuzen. Holan gure helburuei fidelak izaten jarraitzen dugu, hau da, euskara industria porno-erotikoaren inguruan dagoen guztian normalizatzea.

“Marranas con ganas” Gasteizen filmatu zen 2003ko udan, Gasteizko DIVAfilms produkzio-etxearen esku. Bertan parte hartu zuten aktore-aktoresak honakoak izan ziren, Max Cortés, Bibian Norai, Laura Brent, Sheila, Alex, Giuseppe eta Miguel Ángel, azken hau Gasteizko seme. Eszenak arabako hiriburuko hainbat lekutan filmatu ziren, besteak beste, Lakuabizkarra auzoan edota Alde Zaharreko hainbat tabernatan.

Filmaren argudioa honako da, lagun diren hiru neska urtero biltzen dira bere esperientzia sexualak kontatzeko. Garai batean, hiru lagun hauek pisukideak izan ziren.

Kazetaria eta noiz behinkako zinema pornoko zuzendaria den Carlos Resak, bere karrera osoa Euskadiko hedabideetan burutu du. Argazkilaritzaren eta zinemaren maitale honek, hainbat laburmetrai eta luzemetrai bat zuzendu ditu, bat izan ezik guztiak porno tematikaren inguruan. Resa ere diskotekentzako ikuskizun antolatzailea da eta Bartzelonako Nazioarteko Zinema Erotiko Gay Festibalaren (Heatgay) karrozaren koodinatzailea da Madrilgo Gay Harrotasunaren Martxan. Bestalde, egun jada existitzen ez den Gasteizko Nazioarteko Zinema Festibalean (NEFF) partehartu zuen. Egun, Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoko (Euskalsex) eta Bartzelonako Nazioarteko Zinema Erotiko Gay Festibalaren (Heatgay) zuzendaria da.

Bikoizketa José Miguel Vilaltak zuzendu du Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoaren laguntzaz. Banaketa Producciones Xfilmsen esku egongo da. Pelikula Aretoak irauten duen egunetan salgai egongo da Xfilmsen standean eta etorkizun batean bere web orrian egongo da salgai ere: www.produccionesxfilms.com.

Pelikula bere zuzendariaren esku aurkeztua izango da..

Marranas con ganas trailerra

ASUNTOS INTERNOS UNDERWEAR-EN EMAKUME
ETA GIZONEZKOEN BARNE ARROPA PASEA

Euskalsex lehen aldiz ASUNTOS INTERNOS UNDERWEARen emakumezko zein gizonezkoen barne arroparen kolekzio berria aurkeztuko du larunbata 12 an. Maniki bezala aktore eta aktoresa ezberdinek parte hartuko dute.

ASUNTOS INTERNOS

Asuntos Internos ImagenAsuntos Internos Underwear barne arropan generazio berri bat da, gizonezkoentzat zein emakumezkoentzat egina den aeta gorputzera bikain moldatzen dena. Gainera, barne arropa guztiak bere barnekaldean poltsiko bat daukate kondoi batekin. Modu honetan, AIU slip edo kulero batzuk erosterakoan salneurriaren diruaren zati bat IHESAren aurrezaintzan jarduten duten erakunde ezberdinei zuzenduko zaie.

www.myspace.com/asuntosinternos_underwear asuntos internos

EUSKALSEX'08 - II Salón Erótico de Euskadi - Todos los derechos reservados - Prohibido a menores de 18 años
EUSKALSEX 08 - Euskadiko Nazioarteko II. Areto Erotikoa - Eskubide guztiak gordeak - 18 urte baino txikiagoentzat sarrera debekatua

PROFEI SL - NIF: B600354490 - Registro Mercantil: folio 22, tomo 22.184 hoja nºB-32669 -
Travessera de Gracia, 96 4º 1ª; 08006 Barcelona - Tel: +34 932 386 868 - info@euskalsex.com