UGARTE ANAIAK kontzertuan apirilak 12 larunbata
Pasa den urtean izandako arrakasta kontuan izanik, aurten ere Ugarte Anaiak gurekin izango ditugu. Beraien kontzertuetan txalapartaren doinuak house musikarekin batzen ditutezte eta bitartean show lesbiko bat burutzen da. Aktuazio honek bat baino gehiago aho zabalik utziko du.-
Ugarte anaiak 1996an hasi ziren kontzertuak ematen. 2000 EEBB eta Kanadara joan ziren bira egitera. Hurrengo urtean, Kanadan “Vancouver Folk Festival”ean parte hartu zuten munduko beste musika talderekin batera. 2001ean Wilfried Van Poppel alemaniar gaur egungo dantza koreografoaren proposamena onartu zuten, dantza, antzerkia eta txalaparta nahasiz. “Patxiku”, holan deitzen zen artesana, Bremen Theater-en hogei ta hamar aktuazio baino gehiago eduki zituen. Euskal Herrira bueltan beraien lehen diska grabatu zuten “Ttakunettan”. 2007ko uztailean Euskalsexen parte hartu zuten txalaparta doinuak, house musikarekin nahasiz Dunia Montenegro eta Barbara Vampek show lesbiko bat burutzen zuten bitartean..
|